XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiruko Txikian

ZER IKUSI, HURA IKASI

Arerioak, ahoa ireki orduko eskuzartaldi beroaz hartzen baldin baditu zure mezuak, etxean nekez lor zenezake etxekoen oniritzia, ingurua baitu bakoitzak bere neurria.

Eta gizarte eredu hierarkiko honetan, goierpinetik zenbat eta hurbilago zauden, orduan eta errespeto itxuraz jantziriko beldurra da inguruarekiko sortzen duzun harremanetako oinarri nabarmenena.

Zuk irripoz, ingurukoek irriñotz.

Zuk kopetilun, ingurukoek triste planta bigun.

Menderatu egiten dituzu esfortzurik gabe.

Atutxa jaunarena duzu argazki hau.

Josu Zabalak bere buruaz beste egin omen du.

Baina Josuren lagunen mezuen bidez, inguruaz zituen harremanak berdintasunean oinarriturikoak zirela ikasi dugu.

Lagunari zuzendu mezuak dituzu, ez buruzagiari.

Eta lagunarekiko maitasuna adierazten dizute, ez errespetoz jantzi beldurrarenak.

Arerioen maldizioak eta ez txaloak agerian uzten dituztenak.

Eta gatazka honetan sakela interes pertsonal duten Atutxa jauna eta ingurukoak, euren marketinaren zepoan erori direla deritzot, etxean inork gutxik sinetsi baitezake, hor horrela, bere buruaz beste egitearena.

Okerrena, beldurra errespetoz jantziriko ingurua zabala dela.

Zer ikusi, hura ikasi.

Eta ahal dena, merke erosi.

JOXE MARI OSTOLAZA